Tolosaldea Garatzenek bi ikastaro antolatu ditu Enplegu Zentroan. Lehena, ikastaroak era autonomoan bilatzen ikasteko da, eta interneten bilaketa egokiak egiten ere ikasiko dute. Hilaren 16an izango da, 13:30etik 15:30era. Bestea, berriz, Europan lan egin nahi duten gazteei begirakoa da. Ikastaro hau urtarrilaren 18an zango da, 11:30etik 13:30era bitarte.