Neguko segurtasun ikastaroa atzeratu du Oargi mendi elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 11

Ikastaroa asteburu honetarako aurreikusi zuten arren, urtarrilaren 19an eta 20an izango da azkenean

Oargi Mendi Elkarteak asteburu honetarako antolatu zuen neguko segurtasun ikastaroa, datorren urtarrilaren 19 eta 20ra atzeratu dute.

Datorren ostiralean, urtarrilak 18, irtengo dira Tolosatik, Lizarran lo egiteko. Hurrengo egunean, horrela, ikastaroarekin hasiko dira bete-betean.

Larunbatean, eduki teorikoekin hasiko dira lehenik, eta eguna mendiko praktikekin amaituko dute. Igandean, berriz, egun osoan burutuko dituzte praktikak, mendian.

Izena eman nahi duen edonork,  688 69 86 42 telefonora dei dezake, eta baita info@oargi.org helbidera idatzi ere; azken eguna urtarrilaren 14a izango da, astelehena.

Behin izena emanda, 20 euro sartu beharko dira Euskadiko Kutxako honako kontuan: 3035 0028 11 0281141038. 20 eurorekin ikastaroa, aterpetxea eta bidaia ordainduko dituzte parte hartzaileek, baina norberak eraman beharko ditu kranpoiak, pioleta, kaskoa eta arnesa. Dena den, materiala falta duenak Oargin bertan alokagai izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!