Hilaren 20ko Ero Etxeko krosean izena eman dezakete gaztetxoek

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 10a

Datorren urtarrilaren 20an ospatuko dute Ero Etxe elkarteak antolatzen duen krosa, eta Tolosako nahiz inguruetako gaztetxoek izena emateko aukera dute jada, beren ikastetxeetan. Horrez gain, lasterketaren egunean ere izena emateko mahaia jarriko dute antolatzaileek.

Urteroko moduan, San Frantzisko pasealekua izango da lasterketaren irteera nahiz helmuga, eta bi ibilbide bereiziko dituzte: motza eta luzea.

Horrela, beraz, 11:30ean hasiko dira infantil mutilak, bi itzuli luze burutuz. 11:45ean, berriz, infantil nesken txanda izango da.

12:00etan, alebin mutilek ekingo diote lanari, itzuli luze bat eginez, eta ibilbide bera burutu beharko dute alebin neskek.

Neska-mutil benjaminek borobilduko dute Ero Etxeko krosa, bi itzuli laburrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!