Guardia Zibila Tolosako Rondilla kaleko saltoki batean izan da

Ataria 2013ko urtarrilaren 10a

Guardia Zibila Tolosako Rondilla kalean Bazar Chino Super Oriental dendan izan zen atzo, 11:30ak aldera. hitzak jakin ahal izan duenez, ohiko bisita bat izan zen, eta biltokira sartzeaz gain tabakoa saltzen ote zuten galdetu zieten dendako jabeei.

Ez da lehen aldia guardia zibilak taberna eta saltokietara joaten direla tabakoa saltzen ote duten ikusteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!