Arreche lantokiko langileak protestan

Rebeka Calvo Gonzalez 2013ko urtarrilaren 10a

Tolosako Larramendi auzoan dagoen Arreche tailerretako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo, zuzendaritzak hiru langile kaleratzea erabaki duelako. Era berean, soldatak %15 jaitsi dizkietela salatu zuten. Orain gutxi lana erregulatzeko espedientea jasan dute langileek, eta orain laugarren aldiz ezarri nahi dietela esan dute.

Zuzendaritzarekin negoziatu egin nahi dute eta hori bultzatzeko, urte hasieratik  goiz eta arratsaldez bi ordu t’erdiz ari dira mobilizatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!