Materiala bildu nahi du TAKEk, elkartearen 25. urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urtarrilaren 9a

Tolosako Adiskideok Kirol Elkarteak, TAKEk, 25 urte beteko ditu aurten, eta urteurrenaren harira antolatuko dituzten ospakizunetarako materiala bildu nahi dute.

Tolosako saskibaloiarekin zerikusia izan dezaketen herritar guztiei egin diete deia, material eske: «Argazkiak, bideoak, kronikak, kirol ekipazioak... Edozein material ekar daiteke». Arduradunek, gainera, utzitako material guztia, ospakizuna amaitzean beren jabeei itzuliko dietela argitu dute.

Horrela beraz, TAKEren 25. urteurrenean materiala utziz lagundu nahi dutenek, elkarteko zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko dute, eta bestela, takesb@takesb.com helbide elektronikora idatzi.

Baskonia ikustera

Datorren urtarrilaren 24an, Caja Laboral Baskoniak FC Barcelonaren aurka jokatuko du partida, Euroleague txapelketaren barruan, Gasteizko Buesa Arenan. Partida 20:30ean hasiko da, eta oraingoz, 55 eserleku soilik daude autobusean. Horrela beraz, izena azkarren eman eta garaiz ordaintzen dutenek lehentasuna izango dute. takesb@takesb.com helbidea idatzi beharko da horretarako, eta ordainketa taldeko entrenatzaileei egin beharko zaie. 1998an edo beranduago jaiotakoek 15 euro ordaindu beharko dute, eta 1997an edo lehenago jaiotakoek, berriz, 20 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!