Gazteentzako Etxebizitza Planaren lehen urratsa aurkeztu du Tolosako Udalak

Ataria 2012ko abenduaren 21a

Tolosako Udalak gurasoen etxetik mugitu nahi duten gazteei lagundu nahi die, eta horretarako, Gazteentzako Etxebizitza Planaren lehen urratsa abian jarriko dutela iragarri du Ibai Iriarte alkateak. Planaren ardatza alokairua izango da, izan ere, Iriarteren hitzetan hori da etorkizuna.Lehen urrats honetan sei etxebizitza jarriko dira alokairuan, 35 urtetik beherako gazteentzat. Hauek, kupo orokorreko zerrendatik aukeratuko dituzte. Itxaron zerrenda honetan 27 eskatzailek betetzen dituzte eskatzen diren baldintzak.

Ibai Iriartek azaldu duenez, "lehen pauso bat ematen dugu, azkena izango ez dena, eta helburu nagusi bezala gazteei emantzipatzen laguntzea duena".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!