Gabonetako egitarau oparoa, Tolosan

tolosa 2012ko abenduaren 20a

Tolosako Udalak Gabonetarako egitarau oparoa prestatu du herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.

Batetik, Sointek etxearen eskutik Kiliklon Txokoa jarri dute Zerkausian, eta abenduaren 22ra arte egongo da bertan.

Sointekeko Sonia Ezkerrak esandakoaren arabera, «orain arte oso harrera ona izan du, eta helburua, jendea Tolosara erosketak egitera gerturatu eta haurrak hor utzi ahal izatea da». Hori dela eta, Tolosa&Co merkatarien elkarteak ere lagundu du, eta bere kide diren denda zein taberna edo kafetegietan gunera joan ahal izateko ordu beteko iraupena duten 3.000 txartel banatzen ari dira bezeroen artean. Bestetik, haur eta gazteentzat zinema emanaldi bereziak prestatu dituzte, eta baita ikuskizun ugari ere, horien artean, Txan Magoaren Ezer ez da dirudiena. Urtarrilaren 2an izango da, eta bertan orain urte batzuk Tolosan egindako trikimailu bat berreskuratuko du, eta Leidor elurtuko du berriz ere.

Topic zentroari dagokionez, bertako Idoia Otegik azaldu zuenez, emanaldiak eta tailer bat antolatzeaz gain, elkartasun kanpaina bat ere abiarazi dute. Honen arabera, abenduaren 22ko Etxean goxo eta urtarrilaren 3ko Elurrezko panpina ikusi nahi duenak, sarrera ordaintzeko dirua erabili ordez, janaria ere erabili ahalko du. Hau da, sarrerak balio duena janaritan ere eman ahalko da, eta jaki guztiak Tolosako Caritasera eramango dituzte.

Noski, Olentzero eta Maridomingiri ongietorria emateko kalejira ere izango da eta aurten Kazkabarra eta Udaberri izan dira antolatzaileak. 17:30ean aterako dira Izaskundik.

Egitaraua

Kiliklon txokoa

Abenduak 22 arte, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an. Zerkausian dago astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara. 30 minutuko txartelak 2 euro balio du, ordu batekoak 3 euro eta arratsalde osokoak 4 euro.

Udalaren haur parkea

Abenduak 26, 27 eta 28. Zerkausian egongo da, doan, 2 eta 8 urte arteko haurrentzat, 11:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 20:00etara. Hiru ikuskizun ere egongo dira, guztiak 17:00etan: abenduaren 26an Pirata garrapata, 27an Patxin eta Potxinen Ohitura onak, eta 28a Alabazan ipuin kontalariak.

Gazte topagunea

Abenduak 26. Sing star-FIFA lay station saioa, pantaila handian, 17:00etatik 20:00etara.

Abenduak 27. Rock lantegia, 17:00etatik 20:00etara.

Abenduak 29. Txuri Urdinera irteera, 10:00etatik 16:00etara.

Abenduak 30. Urte bukaerako askaria, 17:00etatik 20:00etara.

Ikuskizunak

Abenduak 22. Etxean goxo, 18:30ean, Topic zentroan.

Abenduak 29. Poxpolo eta konpainia, 16:30ean eta 18:30ean, Leidorren.

Abenduak 30. David Azurza eta Joxemari Iturralderen Eskenaratutako bi ipuin koral, 18:30ean, Topic zentroan.

Urtarrilak 2. Txan Magoa 17:00etan, Leidorren.

Urtarrilak 3. Elurrezko panpina  18:30ean, Topic zentroan.

Tailerrak

Abenduak 26tik 28ra. 8 urtetik gorako haurrentzako Itzalekin kontatzen tailerra, 09:00etatik 13:00etara.

Zinema

Abenduak 22. El origen de los Guardianes, 17:00etan (3,5 euro).

Abenduak 26 eta 28. The Hobbit, 17:00etan (3,5 euro).

Abenduak 27 eta 30. Asterix eta Obelix, euskaraz, 17:00etan (3,5 euro).

Abenduak 26. The hobbit, 20:30ean (5 euro).

Abenduak 28. The hobbit 20:30ean eta Sinister 23:30ean  (saio bikoitzak 5 euro).

Urtarrilak 2. Amanecer 19:00etan eta The host 21:15ean (saio bikoitzak 5 euro).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!