Tolosako Udalak, urteroko ohiturari jarraituz, herriko kirolariek egin duten lana omendu du. 2012. urtean, kirolariek egin duten lana baloratua izan da, eta asteartean, Leidor antzokian banatu zituzten diplomak, aipamen bereziak eta etorkizuneko kirolarien sariak.
Urte guztian zehar, hainbat arlotan nabarmenduak izan diren kirolari, teknikari, elkarte, enpresa, ekimen, emakume... goraipatzen dituzte. Sarituen artean, emakumeak izan ziren nagusi. 2012ko urteko kirol merituaren saria, Maider Gaztañaga triatloilariarentzat izan da, eta aipamen berezia, berriz, Lara Arruabarrena tenislariarentzat. Ero-etxe eta Ttonttor elkarteak, TCF futboleko maila nagusiko nesken taldea, TAKeko nesken trainerua eta Maddi Amiano ere sarituak izan dira.
Etorkizuneko kirolariek ere jaso zituzten sariak, eta hainbat kirol alorretan banatuta: Jon Irisarri, Ane Iriarte eta TCFeko kadeteen taldea txirrindularitzan; Mara Varela eta Irati Lakuntzarentzat urpeko igeriketan; Joritz Segurola kadetea judoan; Amaia Segurola atletismoan; Ane Gorsotegi iraupen eskian eta Iñaki Karrera eta Marta Alonso igeriketan.
Beste hainbat kirolarik diplomak jaso zituzten egindako lanagatik. Kirol gala ekitaldian, sariak banatu eta jasotzeaz gain, Tolosa CF gimnastika erritmikoko taldeko kideek parte hartu zuten.
Kirol gala 2012
Aipamen berezia
2012ko urteko kirol meritua. Maider Gaztañaga triatloilaria.
Aipamen berezia. Lara Arruabarrena tenislaria.
Kirolari eskainitako laguntzagatik. Ero-etxe eta Ttonttor elkarteak.
Berdintasunaren saria. TCF futboleko maila nagusiko nesken taldea.
Kirol portaera eredugarriari. TAKeko nesken trainerua.
Kirolean egindako ibilbideagatik. Maddi Amiano judoka.
Etorkizunekoak
Txirrindularitza. Jon Irisarri, Ane Iriarte eta TCFeko kadeteen taldea.
Urpeko igeriketa. Mara Varela eta Irati Lakuntza.
Judoa. Joritz Segurola kadetea.
Atletsimoa. Amaia Segurola.
Iraupen eskia. Ane Gorsotegi.
Igeriketa. Iñaki Karrera eta Marta Alonso.
Diplomak
Nabarmenak. Urtean zehar nabarmendu diren kirolariak.