Asuncion klinikak antolatuta, lehen osasun laguntzei buruzko ikastaroa eskainiko dute gaur, Tolosako Kasino elkartean, 19:00etatik aurrera. Herriko elkarteei zuzendutako ikastaroa izango da, eta jakiren bat kontrako eztarritik joaterakoan edo bihotzekoak ematerakoan zer egin behar den ikusi ahal izango da.