‘Pura Vida’ dokumentala astelehenean, Leidorren

tolosa 2012ko abenduaren 14a

Tolosako Leidor zinema aretoan Pura Vida dokumentala eskainiko dute astelehenean, 20:30ean. Emanaldi berezia izango da gainera, bertan, Pablo Iraburu zuzendarietako bat izango delako. Iñaki Otxoa mendigoizale nafarraren erreskateari buruzko dokumentala da. Lau egunetako gertaeren berritzea da, protagonisten beraien eskutik. Lehenengo pertsonan gertaeren nondik norakoak kontatzen dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!