Hirukide, urteroko moduan, Eguberri Kanpaina burutzen ari da Abegi eta Caritaseko erabiltzaileei laguntzeko. Luzaro irauten duten produktuak jasoko dituzte hilaren 21a bitartean. Bestalde, bihar, Tolosako supermerkatuetan, hau da, Maxi Eroskin, Consumerren, BMn eta Eko Tolosan egongo dira bezeroei egindako erosketatik apur bat emateko eskatzen, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Ekimen hau Batxilergoko 1. mailako ikasleek bultzatzen dute.