Kirol Gala egingo dute abenduaren 18an, Leidor aretoan

tolosa 2012ko abenduaren 13a

Datorren asteartean, hilaren 18an, 18:00etan, Kirol Gala egingo dute Leidor aretoan. Ekitaldi honetan, Tolosako urteko kirolari onena aukeratuko dute. Horretarako urtean zehar izandako lorpenak hartuko dira kontuan. Kirol taldeen, erakunde eta elkarteen botoek erabakitzen dute, kirolari onenaren izena. Diploma gehiago ere banatuko dituzte nabarmendu diren kirolarien artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!