1.000 euroko hiru txartel zozketatuko ditu Gabonetan, Tolosa&Co elkarteak

tolosa 2012ko abenduaren 11

Tolosa&Co merkatarien elkarteak eman dio hasiera Gabonetako kanpainari. Atzo aurkeztu zuten Gabonetarako prestatu duten egitaraua Juanjo Ruiz eta Isabel Mandiolak.

[/caption]

Aurten, 1.000 euroko hiru txartel zozketatuko dituzte, Tolosako saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean. Zozketa 2013ko urtarrilaren 8an egingo da. Zortedunek, 1.000 euroak Tolosa&Co elkarteko saltokietan gastatzeko aukera izango dute.

Txartelez gain, Gabonetako umeen parkea ere jarriko dute. Goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta doan izango da. Hilaren 26tik 29ra izango da.

Aurten ere musikariek kaleak girotuko dituzte, abenduaren 12tik urtarrilaren 5era, 18:00etatik 20:00etara.

Hiri komertziala izatea nahi dute Tolosa, eta horrela izateko lanean ari dira. Aurten, gainera, Eguberrietako argiak pizteko aukeratuak izan dira.

Presentzia nabarmena

Tolosa&Co merkatarien elkarteak bere presentzia indartu nahi izan du, eta horretarako, telebista, aldizkari eta egunkarietan mota ezberdinetako iragarkiak jarri dituzte. Eta herritarrak, herrian bertan erosketak egitera animatu nahi dituzte. Eta kanpotarrei ere Tolosara gerturatzeko deia egin diete.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!