Tolosako Eguberrietako XXXI. Txapelketan, Shanti Trofeoan, parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Alebin eta benjamin mailetan parte hartzen da, eta nesken taldeak zein mutilen taldeak parte hartu dezakete. Alebinen maila 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak dira, eta benjaminak 2003 eta 2004 urteetakoak. Izena Shanti Kirolak dendan eman behar da eta horretarako epea hilaren 11n amaitzen da.