Tolosa&Co elkarteko saltoki askok ateak irekiko dituzte, ostegunean

tolosa 2012ko abenduaren 3a

Iaz egin moduan, aurten ere, Tolosa&Co merkatari elkarteko hainbat saltokik ateak irekiko dituzte, hilaren 6ean, ostegunean.

[/caption]

Irekiera zabala izango da, gutxi gorabehera 50 saltoki izango baitira zabalik. Gaur aurkeztu dute ostegunerako antolatu duten egitarau oparoa, eta Juanjo Ruizek azaldu duenez, herriak bizia izan dezan elkarlanean antolatu dute. Eta Tolosara hurbiltzeko gonbidapena luzatu zuen. Burruntzien eta hanburgesen azoka izango dela gogora ekarri zuen, eta 2 eta 3 eurotan erosi ahalko direla txartelak. Gainera, aeromodalismoaz eta itsasmodelismoaz gozatzeko aukera izango da, Berazubin eta Zerkausian, hurrenez hurren.

Isabel Etxeberria irabazle

Era berean, merkatarien elkarteak egin du jada, Tolosa & Co VISA txartela duten dendetan erabili ahal izateko 3.000 euroko txartelaren zozketa, eta Isabel Etxeberria izan da irabazlea. Gutxi gorabehera, 3.500 erosketen artean egin zuten zozketa eta Ponpox zapata dendan egindako erosketa batek eman dio saria.

Egitaraua

Abenduak 6, osteguna

Aeromodelismoa. Berazubiko estadioan, 11:00etatik 13:00etara (eguraldi txarra eginez gero, Beotibarren).

Itsas modelismoa. Zerkausiko ontziralekuan, 12:00etatik 14:00etara.

Burruntzien eta hanburgesen azoka. Zerkausian, 14:00etatik aurrera.

Tren turistikoa. Tolosatik barrena ibiliko da, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Hipo ta Tomax pailazoak. Zerkausian, 17:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!