Auzo konpostaia egiteko aukera eskaini du Tolosa Zero Zaborrek

Ataria 2012ko abenduaren 1a

Tolosa Zero Zaborreko kideak Trianguloan egon dira gaur goizean. Auzo konpostajea bultzatzeko informazioa banatzen aritu dira, eta horrez gain, praktikan jarri nahi duen ororen datuak hartu dituzte. Zero Zaborretik azaldu dutenez, helburua  "Tolosaldeko beste zenbait herritan jada bideratzen ari diren zenbait egitasmo ikusita, eta Tolosako zenbait bizilagunek eskatuta, konposta egiteko sistema hau abian jartzea" izango litzateke.

Tolosako Zero Zaborrek azaldu duenez, auzo konpostajea "ahalik eta zabor gutxien sortzeko erabat lagungarria da. Hala nahi duten herritarrei hondakin organikoa norberak kudeatzeko aukera emango dio sistema honek.

Tolosako Udalari ere eskaera egin diote: "Egitasmo hau ahalbidetzen laguntzea nahi dugu, eta baita honen funtzionamendurako formazio ikastaroak antolatzea ere, beste hainbat herritan egin duten bezala".

Auzo konpostajeari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, 12:00etan gaiaren inguruko hitzaldia antolatu dute Oargin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!