Bilduk eta Aralarrek "erantzun bateratua" eman nahi diote Espainiako bandera jartzearen "inposaketari"

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 30a

Tolosako Udaleko Bildu eta Aralarreko udal taldeek agerraldia egin dute, Espainiako bandera jartzeko aginduaren harira, eta eskaera horri erantzuteko bide judizialei ekin dietela azaldu dute: "Ikurrina bere nazio-bandera bakarra dela sentitzen duten udaleko gainerako alderdiekin, inposizioaren aurrean erantzun sendo eta bateratu bat prestatzen ari gara".

Bide beretik, aurrerantzean prozesu honetan ematen dituzten pausoak herritarrei helaraziko dizkietela nabarmendu dute, eta herritarrei ikurrinaren aldeko hautua egiteko, eta "horren alde lan egiteko" deia egin diete: "Etorkizuna eraikitzeko unea da, inoren inposiziorik gabe".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!