Bihotz-biriken suspertze ikastaroa eskainiko du DYAk

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 30a

Oinarrizko bihotz-biriken suspertzea eta Kanpoko Desfibriladore Automatikorako ekipoaren erabilera ezagutzeko ikastaroa antolatu du DYAk, Tolosan, datorren astelehen eta astearterako.

Eduki teorikoak nahiz praktikoak eskainiko dituzte, eta antolatzaileek, «ezaguera errazak eta oso erabilgarriak» eskainiko dituztela azaldu dute. Ikastaroak 80 euroko prezioa izango du, eta 18:30etik 21:00etara izango da, DYAk Larramendin duen egoitzan. Ikasle kopurua mugatua izango da, «ikastaroaren kalitatea bermatzeko», eta interesa duenak, 943 46 46 22 telefonora deitu beharko du, izena emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!