Astelehenean itxita izango dira Tolosako Udaleko bulegoak

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 29a

Tolosako udal gobernuak eta langileen ordezkaritzak abenduaren hasierako jai egunen inguruko adostasunak lortu dituzte, eta ondorioz, datorren astelehenean, abenduak 3, udal bulegoak itxita izango dira, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta.

Bestalde, abenduaren 6an eta 7an, zabalik izango dira Tolosako udaletxeko bulegoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!