Auzokonposta egiteko proposamena egin du Tolosa Zero Zaborrek

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 28a

Tolosa Zero Zabor taldeak auzokonposta egiteko proposamena luzatu die herritarrei, "hondakinen arazoari erantzuteko".

Agerraldian, eskualdeko nahiz Tolosako hainbat herritarren aldetik auzokonposta egiteko eskaerak jaso dituztela nabarmendu zuten, eta jendeak izena eman dezake jada, hainbat bidetatik. Kultur etxean zerrenda jarri dute, eta internet bidez, tolosazerozabor@gmail.com helbidera idatzita ere izena emateko aukera izango da.

Larunbat honetan, bestalde, goiz osoan zehar Trianguloa plazan postua jarriko dute, eta konpostagailu txiki batekin erakustaldiak egingo dituzte jendaurrean. Eguerdian, berriz, 12:00ak aldera, auzokonpostajearen inguruko hitzaldia izango da, Oargi elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!