Irristaka patinaje taldearen aurkezpena

tolosa 2012ko azaroaren 28a

Tolosan Irristaka patinaje taldea sortu berri dute, eta berau aurkezteko, bihar 20:00etan bilera antolatu dute kultur etxean. Patinajea gustuko duten herritarrak bertaratzera deitu dituzte elkarteko arduradunek, eta iradokizun nahiz proposamenak onartuko dituzte, elkarteak aurrera egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!