Araiako erailketaren aurkako mobilizazioak

tolosa 2012ko azaroaren 28a

Araian gizon batek, ustez, bere emaztea hil zuen atzo, ondoren bere buruaz beste eginez. Emakumeen Mundu Martxako plataformak, albistea prentsa idatzian atera eta 24 ordutara, mobilizazioak egingo ditu herrietan. Tolosan, bihar, 19:00etan bilduko dira Trianguloa plazan. Leitzan, berriz, 20:15ean elkartuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!