http://www.youtube.com/watch?v=ogofbN76Pbg&feature=youtu.be
Ostiralean herrian aurkeztu ondoren, gaur aurkeztu dituzte Tolosan egingo den Kilometroak 2013ko leloa eta logoa.
Kilometroak festarekin Laskorain Ikastolak lau helburu bete nahi ditu.
Erronka pedagogikoez gain, erronka ekonomikoa dute. Azpiegituretan egindako inbertsio-gastuei aurre egitea izango dute helburuetako bat. Baina, era berean, erreferentzialtasuna aldarrikatuko dute euskarazko irakaskuntza eredu gisa. Emaitza baikorrak eskualdeko euskalgintza eta irakaskuntza alorreko beste eragileekin elkarbanatu eta herritarrengan zabaltzea nahi dute.
Bestetik, euskararen presentzian eta erabileran beste pausu bat emateko egokiera aprobetxatu nahi dute. Erabilera sustatu eta bermatu nahi dituztela nabarmendu dute.
Azkenik, 2013an egingo den kilometroak jaiak, euskararen festa izan behar duela aldarrikatu dute. "Ondo pasa nahi dugu euskaltzaleak disfrutarazten.
Prestatu duten leloa "zirikatzailea eta ausarta" direla adierazi dute. "Ahora! mezua argia da. Euskara ahora erakarri behar da, eta erabilera behar du euskarak", argitu dute.
"Bihotzetik, ametsetatik, burutik, barru-barrutik, txokoetatik, apaletatik, ikasgelatik, liburuetatik,... Ahora! ekarri behar dugu", argitu dute.
Unai Igartua festaren koordinatzaileak, "eskerrak" eman dizkie, ostiraleko galan parte hartu zuten guztiei.