AHT-aren aurkako baraualdia

tolosa 2012ko azaroaren 24a

http://www.youtube.com/watch?v=17Lb6j-FVFU&feature=youtu.be

Azaroaren 10az geroztik AHTaren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimendua baraualdiak egiten ari da Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, "AHTak platerak hutsik uzten dituela" salatzeko, eta "desobedientzia zibila eskubide izatetik betebehar izatera pasatu dela aldarrikatzeko".

Bada, Bizkaian ekin zieten astebeteko baraualdiari, eta lekukoa Gipuzkoak hartu zuen. Tolosan ostegunetik gaur arte izan dira baraualdian, eta lekukoa Nafarroari pasa diote. Lekukoa topa eginez pasa aurretik EHNEko Pedro Alberdi teknikariaren eskutik elikadura burujabetzaren inguruko hitzaldia izan da, eta ondoren ipuin kontaketa saioa ere egin dute. Ekitaldia salda banatuz amaitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!