http://vimeo.com/53953705
Tolosako Udalak eta herriko dantza taldeek bultzatuta, bihar, larunbata, Beldur Barik flashmoba egingo da Trianguloa plazan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren ekitaldien barruan. Juantxo Zeberiok idatzitako Yau Samayaye abestia erabiliko dute koreografia egiteko. Bideo honetan ikusi daiteke koreografia hori, hala nahi duenak biharko prestatzeko. Herritarren parte hartzea eskatu dute antolatzaileek, eta biharko flashmob horretara soinean lila koloredun jantziren bat eramateko eskatu dute. 12:30ean hasiko da.