Amarotzen lapurretak egin dituzte, autoetan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 21a

Tolosako Amarotz auzoan lapurretak egin zituzten herenegun, arratsalde eta gau aldean. Bi autotan eta furgoneta batean sartu ziren lapurrak, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Autoen jabeek herenegungo 20:00ak eta atzoko 06:00ak artean jarri zituzten salaketak. Kristala apurtuta edota atea behartuta sartu ziren lapurrak, eta askotariko materiala lapurtu dute ibilgailuetatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!