Tolosaldean Ikastn agentziak laugarrenez antolatu du aurten, Jesus Torquemadaren eskutik, Nazioarteko Gaurkotasunaren Mintegia, eta Gemma Zelaia arduradunak, guztia «primeran» atera dela azpimarratu du.
Guztira, 265 ikasle izan dituzte aurten, eta «erronka ikaragarria lortu du Ikastn-ek», antolatzaileen arabera: «Ikasle ohiak fidelizatzea eta ikasle berriak erakartzea lortu dugu».
Mundu zabalean pil-pilean dabiltzan gaiak izan ditu Torquemadak hizpide: AEBetako hauteskundeak, Venezuela, Eskozia eta Europako ekonomiaren krisia. Honen harira, ikasleetako gehienek hurrengo urtean mintegia berriz antolatzea eskatu dute euren balorazio orrietan, eta Ikastn-eko antolatzaileek konpromiso hori hartuko dutela azaldu dute.