Amarotz auzoan lapurretak egin zituzten atzo arratsaldean. Auto batean eta furgoneta batean sartu ziren lapurrak, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Autoen jabeek atzo jarri zituzten denuntziak 20:00ak eta 22:00ak artean.
Kristala apurtuta edota atea behartuta sartu dira lapurrak, eta material ezberdina lapurtu dute batetik.
Tolosako Udaltzaingoak, hirugarren auto batean lapurtu dutela ere baieztatu du.