Alpino Uzturre Bizkaiko muinoetara igandean

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 15a

Tolosako Alpino Uzturre Elkarteak mendi irteera antolatu du, datorren azaroaren 18rako. Txangoa Trabakua mendatea eta Etxebarriaren arteko ibilbidea burutzea izango da. Mendibil (610 m.), Urko (793 m.) eta Kalamua (768 m.) mendiak igoko dituzte. Autobusaren irteera 08:00etan izango da, San Frantziskotik, eta ibilaldiak 5 ordu iraungo du. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta bazkide ez direnek, berriz, 13 euro. Izena emateko, alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatz daiteke, edo 943 65 27 89ra deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!