Manilako zabortegiko bizipenak, Joseba Zabalzaren eskutik

tolosa 2012ko azaroaren 15a

Tolosako kultur etxean Joseba Zabalza argazkilari eta kazetariak Manilako (Filipinetako Errepublika) Payatasko zabortegian ateratako argazkiak ikusi daitezke.

[/caption]

Welcome to the garbage mountain izena du erakusketak eta azaroaren 20a bitarte ikusi ahal da. Erakusketa El Salvador Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du.

Txuri beltzeko irudiak dira, eta izenburua Zabalzak Payatasko zabortegira sartzean etzun zuen lehen esaldia da: «Welcome to the garbage mountain! (Ongi etorri zaborraren mendira!)». «Ongi etorri zikinkeria zapaltzera, zure denbora behartsuekin pasatzera, zakar honen kiratsa gurekin erdibanatzera, zure oinak ur lixibatuetan barneratzera...», gogoratzen du Zabalzak.

«Oparotasuna jaun eta jabe den mundu honetan, zorioneko jendeak baztertzen dituen hondakinei esker bizi dira milioika pertsona. Pertsona horiek hondakintzat hartzen dituztela ikustea eta gizarteak baztertu egiten dituela jakitea gogorra egiten da», gaineratu du.

Erakusketa kultur etxeko lehen solairuan ikusi daiteke eraikineko ohiko ordutegian, hau da, 10:00etatik 13:30era, eta 17:00etatik 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!