Tolosako urre beltzari gorazarrea, hastear

Ataria 2012ko azaroaren 13a

Basque Culinary Center-en aurkeztu dute Tolosako Babarrunaren Astea. Hilaren 15ean hasi eta 18a bitartean, babarruna izango da protagonista. Lehiaketak, azoka berezia, sariak, artisautza azoka edota herri bazkaria izango dira.

Foru Aldundiko Landare alorreko Jose Antonio Garmendia, Basque Culinary Center-eko zuzendaria den Joxe Mari Aizega, Ibai Iriarte Tolosako alkatea eta Mari Karmen Iradi Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Elkarteko Lehendakaria izan dira. Baita Babarrunaren Kofradiakoak ere.

Egitaraua:

Azaroak 15, osteguna

Pintxo lehiaketa tabernetan, Tolosa&Co tabernetan.

Sukaltalkan ikastaroa babarrunaren inguruan, Roberto Ruiz sukaldariarekin, Zerkausian.

Azaroak 16, ostirala

Hotel Londresen Babarrunaren aurkezpena Tolosako Babarruna Kofradiaren eskutik.

Azaroak 17, larunbata

07:30ean. Tolosako Babarrunaren ekoizleen lehiaketaren hasiera, Trianguloa plazan.

09:00etatik 14:00. Azoka Berezia, Trianguloa plazan.

10:30etik 13:30era. Topagunean ludoteka zerbitzua.

10:30etik 15:30era. Tolosako babarrunaren bidaia: ereitetik platerera.

11:30ean. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako epaimahaiak bere lanari ekingo dio, Trianguloan.

11:30ean. Txapela nork ondoen jantzi XIII. Lehiaketa.

12:00etan. Tolosako Babarrunaren Kofradiaren eskutik, Tolosako babarruna jateko aukera izango da Trianguloa plazan.

13:00etan.Tolosako babarrunaren ekoizleen lehiaketaren sari banaketa egingo dute, Trianguloan.

13:15ean. Babarrun irabazlearen lakari bat enkantean aterako da.

17:30ean. Pailazoak izango dira, Berdura plazan.

Azaroak 18, igandea

08:00etan. XXVI. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera, Trianguloa plazan.

13:00etan. Tolosako Babarrunaren lehiaketa.

14:30ean. Herri bazkaria.

16:30ean. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko sari banaketa, Zerkausian.

Azaroaren 16tik 18ra

Artisautza azoka egongo da San Frantzisko pasealekuan.

Ostiralean: 17:00etatik 20:30era.

Larunbatean: 09:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era.

Igandean: 11:00etatik 14:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!