Tolosako epaitegiaren aurrean justizia tasen lege berriaren aurka protesta egin dute, gaur eguerdian. Epaileak, prokuradoreak eta abokatuak elkartu dira protesta egiteko.
Diputatuen Kongresuak onartutako tasen gaineko proiektu berria bertan behera uztea nahi dute. Justiziarako tasa horien igoerak, gutxien dutenei eragingo diela salatu dute elkartu direnek. Dirudunentzako justizia dela diote, eta justizia publikoaren erabilera mugatu egingo duela.