Sahararen aldeko elkarretaratzea

tolosa 2012ko azaroaren 9a

Sahararen autodeterminazio eskubidea eta independentzia defendatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Trianguloa plazan Tolosaldea Sahararekin elkarteak deituta. Ekintza honekin, azaroa sahararrentzat hilabete "gogorra" dela gogoratu nahi izan dute. Batetik, 1975eko azaroaren 6tik 19ra gertatu zen Martxa Berdea, azaroaren 14an Espainiak Marokoren esku utzi zuen Mendebaldeko Sahara. Halaber, duela bi urteko azaroaren 8an Aaiun hiriaren aldamenean 20.000 saharar inguruk Gdeim Izik izeneko kanpaldia osatu zuten, eta Maroko era oldarkorrean sartu eta sarraskia eragin zuen. Gertaera honetako ikus-entzunezko bat ere ikusgai izan zen atzo, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!