Emakumeak ere, kalean korrika

Ataria 2012ko azaroaren 9a

Korri egitea gero eta sustraituago dagoen ohitura da. Joera honi jarraiki, Tolosan emakume korrikalarien Honekin taldean aritzen dira hamabost emakume inguru.

Behobia-Donostia lasterketan, parte hartzen zuten emakumeen portzentajea Europako gainerako lasterketetakoa baino baxuagoa zela eta, emakumeak kalera kirola egitera irteteko jarduerak martxan jartzen hasi ziren. Horrela, emakume korrikalari zenbait asteartero eta ostegunero elkartzen dira, Berazubi estadioan: "Lotsak alde batera utzi, eta kirola kalean egiteko bultzada ematea da helburua", azaldu dute. Itsaso Leunda triatoilaria da prestatzailea, eta maila guztietako jendeak parte hartzen duela azaldu du: "Entrenamendu pertsonalizatuak prestatzen ditugu, eta hiru maila egin ditugu. Horrela, edonork parte har dezake". Korri egin nahi duten emakumeek, beraz, Berazubi estadiora azaltzeko aukera dute, asterte eta ostegunetan, 19:30ean, ordu beteko saioak egiteko.

Bere aldetik, Aitor Odriozola babesleak, honakoa azaldu du: "Helburua emakumeak kirola egin dezaten animatzea da. Bizi osasuntsu batek gure irudia ere hobetu egiten du, eta guk edertasuna eta osasuna batera ikusten ditugu".

Aipatzekoa da, taldeko bost kidek parte hartuko dutela igandean bertan ospatuko dute Behobia-Donostia lasterketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!