Lehiberrik eta Elduaien eskolak elkarlanean antolatu dituzte, eskualdeko enpresariei begirako saio hauek
Eskualdeko enpresariei begira, enpresa munduko ingelesa ezagutzeko eta hobetzeko Business English Seminar mintegia antola tu du Lehiberrik, Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Saioen helbururik behinena, Tolosaldeko enpresek esparru honetarako ingelesa hobeto ezagutzea da, sor daitezken nazioarteko negozioei ahalik eta eraginkortasun handienean erantzuteko.
Bi jardunaldi izango ditu mintegiak. Bata, azaroaren 22an izango da: Ingelesa enpresa-zuzendaritza eta negoziazioetarako. Bigarrena, berriz, Ingelesa: aurkezpenak, negozioak eta agiri legalak izenburua duena, azaroaren 29an izango da. Bi saioak 09:00etatik 13:00era bitarte egingo dituzte, Apattaerrekako Tailsa eraikinean, eta Belinda Gonzalez izango da hizlaria.
Izena emateko azken eguna, azaroaren 13a da. Lehiberrira atxikita dauden enpresek ez dute ordaindu beharko; besteek, 70 euro ordaindu beharko dute.