Haurtzaroan istripuak ekiditeko eta sorospenerako ikastaroa

Ataria 2012ko azaroaren 9a

Datorren azaroaren 19tik 23ra izango da DYAk antolatutako ikastaroa, Tolosako kultur etxean

Istripuen ekiditea eta lehen sorospenak haurtzaroan izeneko ikastaroa izango da, DYAren eskutik, datorren azaroaren 19tik 23ra, 10:00etatik 12:00etara bitarte, Tolosako kultur etxean.

Haurtzaroan gertatzen diren arrisku egoera ohikoenez ariko dira, eta hauek ekiditeaz nahiz artatzeaz

Plazak mugatuak izango dira, eta izen-ematea 50 euro ordaindu beharko da; ikastaroko edukiak biltzen dituen liburuxka banatuko dute. 943 46 46 22 zenbakira deitu beharko da izena emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!