Tolosako Udalak, gogora ekarri nahi izan du, altzari zaharrak kalera ateratzeko eguna asteartea dela. Azkenaldian, erretiratu beharreko altzari zaharrak maiz agertu dira egun desegokian kalera aterata, bil daitezen. Hau dela eta, Tolosako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die, asteartetan bakarrik atera daitezkeela altzariak kalera, 20:00etatik aurrera. Horrez gain, altzariak atera aurretik, 902 11 92 43 telefonora deitu behar da, altzariak non utziko diren esateko.