100 urteak ospatuz

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 8a

Zamoran (Espainia) jaio zen Onesima Rojo Losada. Nerabea zela, ordea, Tolosara joan zen gurasoekin, eta neskame lanetan hasi zen. 100 urte bete zituen atzo, eta  Ibai Iriarte alkateak lore sorta oparitu zion, Tolosako Udalaren partetik. Onesima Rojok «poz handia» sentitu zuela azaldu zuen behin eta berriz, eta bere seme-alabez, ilobez, bilobez eta birbilobez lagunduta ospatu zuen mende beteko urtemuga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!