Gaurtik azaroaren 29ra bitarte, literatura eta arteari eskainitako jarduerak izango dira Bonberenean
Miren Narbaiza eta Ander Mujika dira, Napoka Iria duetoko musikariak, eta badaramatzate jada, zenbait hilabete, oholtzara banda formatuak igotzen, Napoka Band gisa. Bihar izango da, Napoka Iriaz formato honetan gozatzeko azken aukera, Bonbereneako Literature & Arte astearen barruan.
Napoka Iriaren abestiak bestelako instrumentuekin aberasteko, eta oinarrian duten blues-ari rock kutsu handiagoa emateko, Willis Drummond eta Andraka musika taldeetako hiru kiderekin osatu zuten Napoka Band. Bira arrakastatsua bihar amaituko da, Tolosan, eta baliteke boskotea kantu berriak sortzeko berriz ere elkartzea. Musikaz gain, kulturaren beste adar bat jorratzeko asmoz hasi ziren, Bonberenean,
Literature & Art antolatzen; herritarren literatur eta irakurzaletasunarekin loturiko jarduerak nahi zituzten.
Bide horretan, hirugarren Literature & Art izango da aurtengoa, eta letren munduaz haratago, musika emanaldiak eta proiekzioak ere eskainiko dituzte.
Gaur hasiko da egitaraua, 19:00etan, Yoseba Peñaren Hodeien adorea liburuaren aurkezpenarekin.
Egitaraua
Azaroak 8, gaur
19:00. Hodeien adorea liburua aurkeztuko du Yoseba Peña egileak.
Azaroak 9, Bihar
22:30. Napoka Band-en konztertua. Napoka Iria formato honetan ikusteko azken aukera izango da.
Azaroak 15, osteguna
19:00. Des-egiten poema bildumaren irakurketa egingo du Ione Gorostarzu idazleak berak.
Azaroak 22, osteguna
19:00. Iker Arranz tolosarrak Bilbopunk89 liburua aurkeztuko du.
Azaroak 23, ostirala
22:30. Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzertua izango da.
Azaroak 24, Larunbata
22:30. Euritan poesia errezitaldia: Txoan Ormazabal, Eneko Aranburu eta Desordutan ariko dira.
Azaroak 29, osteguna
19:00. Jon Maiaren Gazta zati bat dokumentala.