Tolosako Fronton kafetegiak XI. Mus Txapelketa Azkarra antolatu du Babarrunaren astearen barruan. Larunbatean, hilak 10, 16:30ean izango da. Beotibar pilotalekuan prestatzen dute txapelketa, eta bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du. Lau erregetara, sei hamarreko eta hiru ustelera izango da jokoa. Era berean, epaileen erabakia mugigaitza izango da.
Aldez aurretik izena eman nahi duten bikoteek, fronton@jeub.org helbide elektronikora idatzi dezakete edo 943 65 14 70 telefono zenbakira deituta. Lehen zortzi bikoteek saria izango dute. Guztira, 3.350 euro banatuko dira. Irabazleek, 1.300 euro, txapelak eta garaikurrak jasoko dituzte.