Brady Allred maisuak abesbatzei zuzendutako tailer bat eskainiko du

tolosa 2012ko azaroaren 7a

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta, asteburuan, Udazkeneko XIX. Koru Tailerra izango da, Tolosan.

Badira urte batzuk federazioak ikastaro hau antolatzen duela, eta aurtengoa, Amerika kantuan: Korurako musika Brady Allred maisuarekin izango da.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatzen duen ikastaro hau ospe handikoa da. Urtero asteburu batez Tolosan egiten dute tailerra, eta iaz esaterako, musika ortodoxoaren ikastaroa egin zuten. Espainiatik etorritako ikasleak izaten dira bertan parte hartzen dutenak.

Eduardo Mokoroa udal musika eskolan izango dituzte klaseak. Larunbat goizean, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 20:00etara. Igande goizean, 10:00etatik 14:00etara egingo dute saioa.

Brady R. Allred, Salt Lake Cityn, Utah, Salt Lake Choral Artists erakundean zuzendari artistikoa da. Nazioarte mailan bere bikaintasunagatik ospe handia lortu du. Mundu zabalean zehar aski ezaguna da, batez ere, koru kantuan duen dotoretasunagatik. Allred doktorearen taldeak, jaialdi hoberenetan parte hartzera gonbidatuak izan dira, eta sari handiak jasoak dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!