Orixe Institutuak DBHko 1., 2. eta 3. mailako gurasoentzat hitzaldi ziklo bat antolatu du. Lehena, bihar, hilak 8, izango da: Nolakoak diren nerabeak, aurreiritziak eta mitoak. Hizlari lanak Izar Arregi psikologoak egingo ditu.
Saioak institutuan (Gorosabeleko liburutegian) izango dira, 18:30etik 20:00etara. Bigarren saioa, hilaren 22an, Drogamenpekotasunaren prebentzioa izango da, eta abenduaren 13an, Komunikazioa seme-alabekin jorratuko dute. Antolatzeko Tolosako Udalaren laguntza izan dute.