Euskal Herriko IV. Frisoi Txapelketa, larunbatean

tolosa 2012ko azaroaren 7a

Azaroaren 10an, larunbatean, IV. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa egingo da, Ferialekuan. Lehenengo aldian bezala, txapelketa honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ustialekuek parte hartuko dute.

Bertan, hobekuntza genetikoaren eta ganaduzaleen eguneroko lanaren bidez lortu diren lorpenak ezagutzera emango dira. Bestalde, azoka eremuan sektoreko enpresen postuak ere jarriko dituzte. Beraien produktuen edota zerbitzuen berri emateko prest egongo dira.

Txapelketa honen antolatzaileak Tolosako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira. Ganadu zaleen helburu garrantzitsuena kalitatezko esnea ekoiztea da. Goiz osoan zehar, ganadua, Ferialekuan egongo da, eta herritar guztiak gerturatzera gonbidatu nahi dituzte .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!