Oargi taldeak mendi irteera antolatu du azaroaren 16tik 18ra

tolosa 2012ko azaroaren 7a

Tolosako Oargi mendi taldeak azaroaren hirugarren astebururako irteera antolatu du. Hiru Erregeen Mahaira eta Chinebral de Gamuetara joango dira.

Horiek horrela, azaroren 16an, ostiralean, Tolosatik irtengo dira Linzako aterpetxean lo egiteko, eta hurrengo egunean, larunbatean, Hiru Erregeen Mahaira igoko dira. Igandean, azaroak 18,  Chinebral de Gamueta mendira igoko dira.

Izena emateko 688 69 86 42 telefono zenbakira deitu behar da edo info@oargi.org helbidera idatzi. Azken eguna azaroak 13 izango da. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu behar dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa 3035 0028 11 0281141038.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!