Asuncion klinikak izaera zientifikoa duen jardunaldia antolatu du hilaren 22rako. Kronikotasuna eta zahartzea izango dute hizketagai gonbidatu dituzten osasun arloko aditu eta kudeatzaileek, eta gaixo dauden adineko pertsonei, gaixotasun kronikoak dituztenak eta ez dituztenak, laguntzeko dauden estrategiei buruz hitz egingo dute.
Kronikotasuna eta zahartzeari buruzko ikerketa jardunaldia Tolosako Topic zentroan izango da eta Asuncionek antolatu du Kronikgune eta Mondragon Health erakundeen laguntzarekin. Parte hartzea osasun arloko profesionalei zuzenduta dago eta izena doakoa da. www.clinicadelaasuncion.com helbidean eman daiteke izena.
Hauek dira jardunaldian parte hartuko duten adituetako batzuk: Esteban de Manuel Keenoy Kronikguneko zuzendaria, Mikel Alvarez Yeregi Mondragon Healthe-ko zuzendaria, eta Agustin Agirre Asuncion klinikako medikuntza zuzendaria. Aipatu behar da, era berean, azken honek, Agirrek, alegia, eta Gipuzkoako Osakidetzako Ana Bustinduy Bascaranek Tolosaldean oinarrizko
koordinazio espezializatuan izandako esperientziaren inguruan hitz egingo dutela 10:30ean izango den mahai inguruan.
Egitaraua
Azaroak 22, osteguna
09:30. Aurkezpena, Jesus Gomez Montoyaren, Inviza SA enpresako lehendakari exekutiboaren, eskutik.
09:45. Hitzaldia: Osasun arloko prozesu, zerbitzu eta emaitzei buruzko ikerketa, Esteban de Manuel Keenoy Kronikguneko zuzendariaren eskutik.
10:30. Mahai ingurua: kronikotasuna kudeatzeko beharrezkoak diren osasun zerbitzuei buruzko ikerketa arloan izandako hiru esperientzien aurkezpena. Moderatzailea Asuncion klinikako Rafael Cerdan Arandia izango da, eta parte hartzaileak hauek: Andaluziako Virgen del Rocio ospitaleko Maria Dolores Nieto Martin, Osakidetzako Jose Artetxe Ocasar eta Ana Bustinduy Bazcaran, eta Asuncoingo Agustin Agirre Aranburu. Bustiduyk eta Agirrek Tolosaldean oinarrizko koordinazio espezializatuan izandako esperientziez hitz egingo dute.
12:00. Etenaldia.
12:30. Hitzaldia Mondragon Health Esperientziako zuzendariaren, Mikel Alvarez Yeregiren, eskutik. Ondoren,
eztabaida Esteban de Manuel Keenoy eta Mikel Alvarez Yeregirekin.
13:30. Jardunaldien amaiera.