Txapela janzteko dotorezia sarituko du, beste behin, Txinparta elkarteak

tolosa 2012ko azaroaren 2a

Txapela janztea arte bilakatzen dute egun batez, Tolosako Txinparta elkarteko kideek, eta aurten ere, Tolosako Babarrun astearen barruan, XIV. Txapela Nork Hobeto Jantzi Nazioarteko Txapelketa antolatu dute.

Azaroaren 17an, 12:00etan hasiko da lehia, Txinparta elkarteak Errementari kalean duen egoitzan. Izena emateko, 699 169 243 telefonora dei egin daiteke, eta egun berean ere aukera izango da.

Gizon eta emakumeentzako diru-sariak izango dira lehen hiru sailkatuentzat; 60. 40 eta 30 euro banatuko dizkiete, hurrenez hurren.

Horiez gain, ordea, parte-hartzaile helduenari, gazteenari, eta Txinparta elkarteko kideen artean txapela dotoreziaz janzten duenari ere saria banatuko diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!