IKT asteak 200 parte hartzailetik gora bildu ditu

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urriaren 30a

Dendariak, enpresariak nahiz enpresa munduko langileak aritu dira, besteak beste, ikastaroetan

Tolosaldea Garatzenek antolatutako IKT astearen harira, 200 lagun inguru aritu dira hainbat ikastarotan.

Antolatzaileek balorazio ona egin dute, eta Euskaltel Fundazioak utzitako autobuseko ikasgela mugikorrean, Tolosako kultur etxean nahiz Tolosako KZ Gunean antolatutako tailerrek jende gehien erakarri dutela nabarmendu dute. Mondragon Unibertsitateko ikerlari eta irakasleek eskainitako hitzaldiek ere interesa piztu dutela azaldu dute; bereziki, Lern by doing (Eginez ikasi) izeneko ikastaroak harrera ona izan duelarik. Tolosaldeko enpresari eta dendariek hainbat sare sozialen erabilera hizpide izan dute, eta euren negozioa sustatzeko hainbat bide ezagutu dituzte.

Parte hartzaileen %80a eskualdekoa izan dela nabarmendu du Tolosaldea Garatzenek, eta adinari dagokionez, berriz, oreka handia izan da jardunaldietan: «Adin guztietako pertsonen interesa piztu du Tolosaldek IKT asteak».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!