Hogei parte hartzaileren muga jarri dute elkarteko kideek, hogeitaseigarren lehiaketarako
Azaroaren 9ra bitarte, Gure Kaiola elkarteak antolatzen duen babarrunaren gastronomia lehiaketan izena emateko aukera izango da.
Tolosako Babarrun Astearen barruan hogeitaseigarren aldiz antolatuko du elkarteak, aurten, lehiaketa. Datorren azaroaren 18an izango da, eta 19:30etik 21:00etara izena eman daiteke elkartean, azariaren 9ra bitarte. Halaber, aiglesias@hirukide.org helbide elektronikora idatzita, nahiz 661 05 60 80 edo 607 67 27 09 telefonoetara deituta ere eman daiteke izena.
Elkarteko arduradunek, gehienez ere, 20 lehiakide izatea erabaki dute. Hau dela eta, izen-emate epearen barruan muga hau gainditzen badute, zozketa egingo dute zerrendako kide guztien artean; datorren azaroaren 12an izango da zozketa, 20:00etan, Gure Kaiolaren egoitzan bertan.
Azkenik, aipatzekoa da, azaroaren 18an bertan bazkaltzera joateko txartelak azaroaren 5etik aurrera eskuragarri jarriko dituztela, 19:30etik 21:00ra, elkartean bertan. 607 67 27 09ra deituta ere eskatzeko aukera izango da, 24 euroren truke.