Teilak eta goxua egiten ikasteko tailerra, Rafa Gorrotxategik gidatuta

tolosa 2012ko urriaren 26a

Tolosa Goxua azoka izango da bihar goizean Tolosako Trianguloan. Bertan, Euskal Herriko 18 —horietatik 5 Tolosakoak— gozogileren gozoak dastatu eta erosi ahalko dira, eta sagar tarta lehiaketa ere egingo dute. Arratsaldean jarraituko du ekimenak Rafa Gorrotxategik emango duen tailerrarekin. Hain zuzen ere, 17:00etatik 18:30era teilak eta goxua nola egiten diren eta txokolatearen historia azalduko du.

Tailer honetan parte hartzeko azokan bertan, Trianguloan egongo den Tolosaldea Tour-en mahaiean eman beharko da izena. Interesatuek 10 euro ordaindu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!